XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSSA (Algeria) Bazen behin Mussa zeritzon haur bat.

Oso atsegina zen, baina bazuen akats bat, bere jan-behar aseezina....

Ibilaldi luze baten ondoren haur batzuek irentsi ohi dituzten zazpi edo zortzi ogitartekoak ez dira ezer Mussaren urdailak liseritu zezakeenaren parean, baina, hala ere... oso haur atsegina zela diot berriro.

Okerrena zen Mussak ez zuela gurasorik; bere osaba-izebekin bizi zen eta, asko maite bazuten ere, sarri pentsatzen zuten Mussaren goilareak hutsune handiegia egiten zuela jatontzietan.

Behin osabak esan zion izebari: - Kus-kus eder bat prestatu behar dugu eta Mussa etorri baino lehen jango dugu, bestela dena berak irentsiko digu ohi duen bezala.

Ez dakitenentzat, esan beharra dago kus-kus jaki atsegingarria dela: garimami-irinaren antzeko zerbait saltsa min batez, haragiarekin eta barazkiekin batera jaten dena... Gustagarria benetan!.